Hemendik aurrera, helbide berri honetan aurkituko dituzue hemen behar luketenak. Edota argazkian ziztatuta. Eskerrik asko.
Hemendik aurrera
Martxoa 31, 2011 | Egilea: konatxeUste zoroa
Martxoa 29, 2011 | Egilea: konatxeEskerrik asko aurreko sarreraren iruzkinetan esan dituzuenengatik. Txikia da nik hemen idatziko dudanaren ekarria eta handia zuek hartu duzuen lana: ganbarako zirrikituetan hondamendien izenak gogoratu eta haiek idatziz izendatzeko astia hartu. Blogetan gabiltzanok badakigu zein izaten den zail harremana sortzea irakurlearekin. Mertzi, beraz.
Hondamendi hauexek izendatu dituzue: Urtuella (Explosivos Riotito eta eskolaren leherketa), Bilbo (uholdeak, Harrisbourg (istripu nuklearra), Txernobil (istripu nuklearra), Tenerife (Los Rodeos), Oiz mendia (hegazkina), Galdakao (autopistan ito eta kixkalitakoak), Bam (lurrikara), Mitx (urakana), Indonesia (tsunamia), Bhopal (Isuri kimikoa), Nevado del Ruiz (sumendia)…
Honek guztiak erakusten dit, neu nabilela oker edo, bederen, ez guztiz zuzen. Nire manikeismoak ez duela izanen atarramendu onik. Zuek aipatutako hondamendi horietan guztietan pertsonak hil baitziren eta nik gogoan dudananean, ez zen hildakorik izan, uste dudanez.
Hara, Lehengo batean dokumental zoragarri bat ikusten ari nintzen France5 katean: Islandia, programatutako erupzio bat. Gaia Eyjafjallajokull sumendiaren errautsek eragindako desastrearen kontabilitatearen moduko bat zen. Datuak ez ditut gogoan, baina eragindako kaltea itzelezkoa izan zela denok dakigu. Esaten zutenez, gutxitan bezain garestia gertatu zitzaigun desastre hura, hainbeste milaka hegaldi komertzial bertan behera utzi eta ekonomiari eta bidaiariei ezerk gutxik bezaibeste kaltetuz. Ni eta neure familia ere ukitu gintuen kalteak, nolabait. Hori bai, arrazoi duzue, ez dut uste hildakorik izan zenik. Gaitz erdi.
Eta ohartu nintzen, guztiz ahaztua neukala Eyjafjallajokull mendiarena memoriatik. Iaz gertatutakoa eta oso hurbilekoa izan arren. Eta gogoratzen nuen bakarra, izendatu ezinarekin egin genituen txiste txar haiek zirela. Egia esanda, ikusten niharduen dokumentalean bertan ere nahikoa eta gehiegi lan zuten sumendiaren izena era egokian esateko.
Halako baten, ordea, esan zuten Eyjafjallajokull sumendiaren ondoan badela beste bat eta inork ez dakiela zer ekar dezakeen bihar edo etzi, baina bada esaten duenik Eyjafjallajokullek eragindakoa baino hondamendi askoz handiagoa piztu dezakeela. Laba eta hauts askozaz gehiago botako duela bigarren honek. Izena oso zaratatsu eta ikusgarria dauka, gainera, KATLA. Ez esan ederra ez denik. Izena.
Eta horixe nire galdera, nahiz eta dakidan, seguru asko, hildakorik egon ez zelako utzi duzuela aipatu gabe Eyjafjallajokullen hondamendia: Islandian iaz erotu gintuen sumendia deitzen den bezala deitu ordez, Katla deitu izan balitz, ahaztuta edukiko zenuten?
Lepoa jokatuko nuke ezetz, hain ahazturik ez, behintzat. Izen batzuk geratzekoak baitira eta beste batzuk, ostera, —aire txiki bat bailiran— ihesi joatekoak.
Beste modu batera esanda, Eyjafjallajokull deitu ordez, Katla izan balitz, zeure zerrendan egongo zela.
Uste zoro baten intuizioa
Martxoa 20, 2011 | Egilea: konatxeEz naiz ausartzen esatera teoria bat izan daitekeenik, baina —snob guztiek dioten moduan—, intuizio bat badaukat behintzat. Nire ustez, hitz edo izen baten hotsak eta formak, izugarri markatzen du memoria. Uste dut, izena oroitzen ez badugu, gertaera edo pertsona ahaztu egiten ditugula. Esperimentu txiki bat hasi nahi nuke hemen, horren guztiaren frogatzeko. Eta zeu behar zaitut horretarako.
Pedro Ugarte hizkuntzaren pisuaz
Martxoa 12, 2011 | Egilea: konatxeZuzeu.com albistari digitalak, PAPEREKO ZUZEU aldizkaria argitaratu zuen joan zen Abenduan . Ale hartan bazen artikulu bat oharkabean iragan dena edo, bederen inori ez diodana entzun aipatzen. Nire ustez gauza berri asko esaten ditu bertan Pedro Ugarte erdal idazle euskaldunak, arras interesgarri egin zitzaidan niri, behintzat. Horregatik iruditzen zait, egokia dela hona ekarri eta ostera ere irakurtzea. Euskal-erdal idazleen arteko kontuez ari da. Besteak beste.
Madonna baino hobea da Juaristi
Otsaila 28, 2011 | Egilea: konatxeEz dakit norena den esaldia, baina nik Eider Rodriguez lagunari entzun nion estreinako: “Gaur euskararen alde gehien egin dezakeena, Madonna da”.
Ez dago itzultzerik
Otsaila 22, 2011 | Egilea: konatxeLagun ar, heterosexual eta bihotzeko batekin bazkaldu dut gaur, neu baino urte batzuk zaharxeagoa bera. Eta nola ez, ba, geure bizitza sozial eta afektiboaz hitz egiten amaitu dugu, nolabait, geure familiak, bikoteak eta abarrak ekarri ditugu ezpainetara, ohi dugunez, horretarako ere bai baikara lagunak.
Bizarginarena
Otsaila 17, 2011 | Egilea: konatxeBidaia guztietan betetzen dudan liturgia partikular bati segika, atzo bizarra egitera joan nintzen Via Graccia kaleko bizargin batengana, alokatuta geneukan apartamentutik gertu, Erroman. Berritsua egokitu zitzaidan 60 urte inguruko bizargilea eta, azkenean, horretarako asmorik ez eroan arren, ilea ere mozteko eskatu nion, hain bainengoen gustura berarekin berriketan, nahiz eta hitz egiten zuenaren erdia ere nik ezin ondo ulertu.
Tabakalera dela eta
Otsaila 9, 2011 | Egilea: konatxeAspaldian elkarrekin egon ez bagara ere, laguna dut Iñaki Beobide. El Mundo, Egunkaria, Berria eta Garan zutabegile nintzen garain, berak ikusarazi zidan oharkabean pasatua zitzaidan gertaera bat, alegia, nire zutabeetan egurrik gehien eta handiena Joseba Arregi koitaduari emana niola.
Eta egia zen Iñakik esaten zidana, ez bainion batere kupidarik erakutsi Arregiri, nahiz eta garai hartan Ramses moduko bat izan eta berak bultzatu eta antolatu faraoikeriak: Egunkariaren kontrakoak, Sevillako Expokoa, Guggenheim eta abar.
Garai haietan Joseba Arregik nire jefeen jefea izateko ohitura handia zeukan eta larrutik ordaindu behar izan nuen insolentzia.
Zer da Sautrela?
Urtarrila 15, 2011 | Egilea: konatxeGezurra dirudi, baina 11 urteren ondoren ere, jendeak galdetu egiten dit zer demontre esan nahi duen Sautrela izenak. Eta harrigarria egiten zaidan arren, aitor dut poztu egiten naizela galderarekin.
Inoiz edo behin hitz egin dugu hemen bertan 1999ko udazkenean sortu zen telebista saio honen historia kontatzeko. Baina saioaren nondikakoez baino gehiago —inork ikusten ez duen arren, mundu guztiak ezagutzen baitu Sautrela—, izenari berari buruzkoa izaten da galdera: Zer esan nahi du Sautrela izenak?
Eta aurrerantzean alferrikako adierezpenetan ibil ez gaitezen, hara hemen sautrela izena zenbat gauza den, bakarra baino gehiago baita, izan:
Irakurri ala hil (2)
Urtarrila 6, 2011 | Egilea: konatxe[Aurreko sarreratik gatoz: Irakurri ala hil (1)]
Gazteago banintz, krisi existentzialak joa nengoke idazle ospetsu batekin eduki dudan aurrez-aurreko takatekoa dela medio. Baina adin honetan, antza, bizitzaren kontu gehiegirekin bezala, gogoetarako eta teoriak egiteko baino ezin nezake probestu esperientzia. Ematen du pasioz bizitzeko tenorea ihesi joana zaigula eta gauzak benetan nola diren geuk esateko txanda etorri zaigula, indioen pelikuletako Jeronimori bezala, geuretzat ikasgaia alferrik eta beranduegi denean. Inorentzat balio baleza, behintzat!